Nola Erosi
gure web-orrian

Gure salmenta taldearekin...

IKASIn zure eskura jartzen ditugu zure erosketak egiteko beharrezko dituzun tresna guztiak. Harreman zuzenagoa izateko, teleoperadore bat jarriko dugu zure esanera, eskariak beti haren bidez egin ditzazun. Pertsona horrek emango dizkizu behar dituzun produktuen gaineko aholkuak, eskaintzen berri, galderak erantzun, kontsumoen gaineko argibideak... Erosi nahi dituzun produktuen eskaria ere berak hartuko dizu. Zure esanera izango dituzu astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 18:00ak bitartean, eta ostiraletan 08:00etatik 17:30ak bitartean, etenik gabe.

Bezeroari arreta...

Behar duzun bakoitzean zure enpresara joango den pertsona bat ere badugu, edozein zalantza, galdera, azalpen edo iradokizun eskaintzeko.

Faxez...

Gure katalogo guztia erreferentziekin jarria dago eta, horren laguntzaz, eskariak faxez egin ahal izango dituzu doan. Egunaren 24 orduetan eta astearen 7 egunetan egin ahal izango duzu eskaria.

900 506 671

Cd programa...

Geure programa bat dugu, hari lotutako erosketen historiko eta gogokoenen atalarekin, eskariak egiteko. Egunaren 24 orduetan eta astearen 7 egunetan erabil dezakezu. Eskatu doan jar diezazutela!

E-posta...

E-posta ere badugu, zure eskariak jasotzeko. Hau ere, egunaren 24 orduetan eta astearen 7 egunetan zure esku duzu.

ikasi@ikasi.com.es

Web-orria...

Web-orria ere badugu zure esku. Orri horren bidez eskariak, bidaltze-agiriak eta fakturak ikusi ahal izango dituzu, material eskariak egin on-line, katalogoa ikusi... Hau ere, egunaren 24 orduetan eta astearen 7 egunetan zure esku duzu.

www.ikasi.com.es