Ikasi Azkoitian (Gipuzkoa), hiru euskal hiriburuetatik 60 km. baino gutxiagora, kokatua dagoen enpresa bat da, eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du bulego, ikastetxe, erakunde ofizial eta abarrentzako bulego- eta informatika-material eta kontsumigarrien salmenta eta banaketako sektorean.
Gure bezeroei zerbitzurik onena bermatzeko, gure enpresak 2000 m2 baino gehiagoko instalazio modernoak ditu, eta hor ditugu Biltegia, Logistika eta bulegoak.
Gure Salmenta saila Etengabeko Prestaketa programatan dabiltzan kualifikazio handiko pertsonek osatzen dute, eta horrek aukera ematen digu gure bezeroei Erabateko Aholkularitza zerbitzua eskaintzeko gure sektoreko salgaien gainean egiten dizkiguten eskarietan, bai eta Arreta Pertsonalizatua emateko ere.
Gure enpresak eskaintzen dituen salgai guztiak aurrez gure Sail Teknikoak aukeratu ditu, eta etengabe zaindu izan da haiek ingurumena errespetatzen dutela, eta, horrez gain, merkatuko kalitate/prezio ratiorik onena eskaitzen dugu.
Gure salgai katalogo zabalak, 7.000 erreferentzia baino gehiagorekin, eskaintza zabala bermatzen die gure bezeroei, eta gainera, egindako eskaria oso-osorik 24/48 ordutan bezeroaren helbidera eramango dugu, gure jarraibide nagusiena baita Zerbitzua gure lehentasun bihurtzea.