Guztiok ez dugu berdin nabigatzen interneten, erabiltzaile bakoitzak bere nabigatzeko modua du. Zenbait nabigatzailek oztopoak izango dituzte bidean, hala nola, interneten sartzeko konexio motela, ordenagailu zaharra… Beste batzuek, berriz, erabiltzen den mintzaira edo tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakete. Web orrian sartzeko eragozpenak ere eduki ditzakegu: ikusmen, entzumen eta mugimendu arazoak, besteak beste.
Web gune bat erabilerraza izateko ezinbestekoa da edozein pertsonak erabiltzeko modukoa izatea. Beraz, urritasun fisikoak izatea zein ezagupen falta edukitzea ez dira web gunean sartzeko oztopo izango.
Web gune hau W3C partzuergoak "Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak" izeneko programan (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu eta programatu da. WAI W3Cren helburua interneten erabilera arautu eta hobetzea da. Arau horietan web orri erabilerrazak sortzeko nazioarteko estandarrak definitu dira.
Gure web orrian W3Cren estandarrei jarraitzen diegu:
Web orriaren edukietara joateko jarraian aipatuko ditugun teklak erabil ditzakegu.
Nabigatzaileak erabakiko du tresna hau erabili ala ez.
Honakoak dira sarrien erabiltzen direnak:
Gure lasterbideak :
Balioztaturiko atalak: